Kontsumitzailearen portaera deritzogu pertsona bat premia bat hautematen duenetik asetzen duen arte daraman prozesuaren azterketari. Horrek esan nahi du ulertu behar dela zergatik erabakitzen duen pertsona horrek zenbait baliabide (denbora, dirua eta energia) erabiltzea behar hori asetzeko.
Funtsean, kontsumitzailearen portaerak gure produktu eta zerbitzuen salmentari buruzko galdera ugariri erantzun nahi die. Zein dira? Bideo honetan azaltzen digu Celestino Martinezek, retail marketineko adituak.