Retaileko Euskal Eskolak aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizu, eta aholkulari espezializatu batek lagunduko dizu zure negozioa indartzeko gaitasunak eskuratzeko, arlo hauetako batean:

  • Eraldaketa digitala
  • Estrategia
  • Salmenta-puntua
  • Bezeroak
  • Pertsonak
  • Kudeaketa

Zertan datza aholkularitza pertsonalizatua?

1. urratsa

Bete formulario labur hau. Oso erraza da, ez dizu 10 minutu baino gehiago emango.

2. urratsa

Zurekin harremanetan jarri eta galdera batzuk egingo dizkizugu hobeto ezagutzeko. Horrela, zer premia dituzun eta zer arlotan behar duzun laguntza jakingo dugu.

3. urratsa

Zure aholkularirik onena hautatuko dugu eta lehen hitzordua egingo dugu, aurrez aurrekoa edo telematikoa.

4. urratsa

Esleitutako aholkulariarekin lan egingo duzu, lortu nahi dituzun helburuak eta horiek lortzeko estrategiak zehaztuz.

5. urratsa

Aholkulariak lagunduko dizu eta gaituko zaitu hobekuntza-prozesu osoan, zure lehiakortasuna eta profesionaltasuna areagotzeko.

Zerbitzuaren helburuak:

  • Negozioa kudeatzeko gaitasun handiagoa ematen duten tresnak eta ezagutza lortzea.
  • Erretailera laguntzea hobekuntza-prozesu osoan, zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskainiz.

Aurreikusitako iraupena:

Aholkularitza peronalizatuaren prozesu osoaren iraupena 6 hilabete ingurukoa izango dela kalkulatzen da.

Kostua:

% 100 diruz lagunduta

Mugatutako plazak:

Sarrera-ordenaren arabera esleituko dira, eta lehentasuna emango zaie zerbitzu hori lehenago onbideratu ez duten establezimenduei.

Lan horiek egiteko aurreikusitako denbora: 10 min.

Eman izena eta jaso aholkularitza arlo hauetako batean:

Transformación digital

Eraldaketa digitala

Estrategia

Estrategia

Punto de venta

Salmenta puntua

Clientes

Bezeroak

Personas

Pertsonak

Gestión

Kudeaketa